MAKINEN PROIEKTUA: ETXETIK EKARRITAKO GAUZAK

Etxetik gauza mordoa ekarri dugu makinen proiektuaren inguruan lan egiteko.

Motozerra eta beste lan-tresnekin konponketak egin ditugu.





Lanbide bakoitzean erabiltzen diren makina eta tresnen inguruko liburua.




Egurgileak historian zehar erabili dituen makina ezberdinak. Denborarekin lanbide horrek garapen handia ezagutu du.


Paperezko hegazkinak egiteko proposamena jaso genuen familia baten eskutik, eta guk lanari ekin diogu. Papera hartu, tolestu, margotu eta hegazkinak egin ditugu, eta gero, nola ez, patioan probatu ditugu.








Etxeko lanetarako erabiltzen ziren aintzineko makina zaharrak ere ezagutu ditugu.



Makina ezberdinak ezagutu ditugu txartel hauei esker.




Kalkulagailuaren laguntzaz astean zehar jan ditugun sagarrak, mandarinak eta platanoak zenbatu ditugu.



Aintzinako idazmakinarekin gure izenak idatzi ditugu.









Gauza pilo bat ikasi ditugu makinen inguruan, adibidez, makinek eguneroko lana izugarri errazten digutela.


Eskerrik asko familiei zuen laguntza eta parte hartzeagatik!!