ITSASOKO ANIMALIEN LIBURUA



ITSASOKO ANIMALIEN LIBURUA

Itsasoko animaliei buruzko liburua egitea pentsatu dugu.
Lehenengo eta behin bikoteka itsasoko animalia bana aukeratu dugu eta animalia horren argazkia bilatu dugu interneten.



Ondoren argazkia inprimatu, moztu eta fitxa baten itsatsi dugu. Ondoan animaliaren izena idatzi dugu.






Bikote bakoitzak lan hori egin eta gero, Anek eskolara ekarritako liburuan (BIZITZA ITSASOAN) animalia bakoitzari buruzko informazioa irakurri eta bi ezaugarri aukeratu ditugu. 





Ezaugarri horiek animalia bakoitzaren fitxan idatzi ditugu.







Azkenik, fitxa guztiekin liburua osatu eta bi urtekoen gelan aurkezpena egiteko entsaioak egin ditugu. 








Hainbat entsaio egin eta gero bi urtekoen gelara joan gara gure lana aurkeztera. 







Gelako liburutegian gordeko dugu gure liburua.

No hay comentarios: