10, 9, 8....... ESPAZIORANTZ!!!! 

Bidaia zoragarriari hasiera eman diogu. Espazioa, unibertsoa ezagutzera goaz......



Dagoeneko gure eguzkiaren inguruan zortzi planeta bueltaka dabiltzala ikasi dugu.
 
 


Gelara ekarritako liburuetan hainbat informazio bilatu dugu espazioaren inguruan.

 

Apurka apurka bagabiltza zortzi planeten ordena ikasten. Zein planeta dago eguzkiarengandik hurbilen?

Merkurio!!!! Bai horixe!!!!
 
 
 
 

Espaziontziak ere egin ditugu planetaz planeta bidaiatu ahal izateko.
 

 



  



Kalkamunien bidez espazioko elementuak kokatu ditugu unibertsoan.





Eta lurrak egiten dituen mugimenduei buruz ere hausnartu dugu.







 Gure proiektuaren txokoa bete-betea dago. Animatu eta jarraitu zuen ekarpenak egiten.